XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolanahi ere, arimek ez dute oinaze handirik jasaten, salbu norbait hil dutenak.

Hauek bai 52. Quito'n arrebarekin, in: Euzko-Gogoa, 9-10 zk., 1951, 28 or..

2.3. Munduko eliza: otoitza

Otoitzari eskaintzen dion zati hau da Quito'n arrebarekin-en muina.

Otoitzari buruzkoa zen Orixek batipat landu nahi zuena.

Beste zati guztiak osagarri gisa datoz, zati honen erreferentzian, alegia.

Aspaldiko gaia zuen, Amerikara joan aurretik ere hausnartuz zekarrena.

Orexan utziak zituen otoitzari buruzko apunte batzu eta Antonio Maria Labaieni eskatzen dio Donostiara bere etxera joan eta bidal diezazkion 53. Zaragoza-tik gutuna Jokin Zaitegiri, 1951-IV-6..

Irakurleak zati honetan aurkituko ditu zailtasunik handienak.

Han hasi eta hemen eten, askotan dexente kostatzen da haria galdu gabe aurrera segitzea.

Gaiaren azalpena desordenatua dela esango nuke.

Eskema garbi baten falta nabari zaio.

Hala ere, zatirik luzeena izateaz aparte, bera da aberatsena.

Bestalde, Quito'n arrebarekin-en zati nagusi hau, funtsean, gero landuko duen Jainkoaren billa-ren aurre-saiakera bat da edo, hobeto esanda, hau haren errepikapen bat besterik ez da.

Bietan gai berbera lantzen du, sarritan esaera berdinak aurkitzen dira.

Era desberdinean, ordea.

Bi gai haundi harrotzen ditu: otoitza zer den eta otoitzean nor dugun laguntzailerik onena 54. Quito'n arrebarekin, in: Euzko-Gogoa, 1-2 zk., 1952, 15 or.

2.3.1. Otoitza zer den

Bi otoitz-mota bereizten dizkigu: bata norberaren ahaleginez lortzen dena eta hau, mistikan, lortua, betegingabea eta naturala deitzen da; eta bestea Jainkoak emandako ezohizko graziaren isuriaz erdiesten dena eta hau, intrintsekoki; naturaz gaindikoa da.

Orixek berak honela ematen du bereizketa hau: Geron alegiñezko otoitzaz ari giñan orduan; orain, ostera, lainkoak bere ixuri bereizi batez ematen duna dugu iardun-gai 55.Ibid., 11-12 zk., 1952, 23 or.

Otoitz bikaina, hain zuzen, bigarren otoitz-mota horren barruan kokatzen da.

Gogozko otoitzari dagokiona da eta ez ahozkoari.